Skip to main content

Hainbat kidetze burutzen ari gara Irurako Ikastolarekin

Bi ikastoletako maila bereko LHko ikasleak elkarrekin egun pasak egiten ari dira

Irura eta Anoetako Ikastoletako LH4ko ikasleak

Bi Ikastolen arteko loturari erantzun eta sendotzeko asmoz, ikasturte honetan azkeneko ikasturteetan ezinezkoa izan den kidetze ekimenak aurrera eramaten ari gara LHko Irura eta Anoetako Herri Ikastoletako ikasleen artean.

LH1, 2 eta 4ko mailetakoek egin dute kidetzea, batzuk Anoetan eta beste batzuk Iruran bertan. Ekainean zehar LH3, 5 eta 6koen txanda izango da. Ea bi herrien arteko ikasleen harremanak sendotu eta egonkortzeko ekimenak bere ondorioak dituen!!! 

 

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz