Skip to main content

Gau Beltza ate joka dugu

GAU BELTZAren ospakizunaren bueltan Ikastolan hainbat ekimen landu dira Gure den ohitura zaharra berreskuratzeko asmoz aritu gara:

  • HHn lanketa xumea egin da. Kalabazak margotu egin dira, beldurraren gain hitz egin, marrrazkiak eta beldurrak lotu, ...
  • LHn kalabaza purea eta bizkotxo errezetak, beldurra adierazten dituzten karetak eta apaingarriak, mamu-txotxongiloak sortu, beldurraren dinamikak eta abestiak landu,...
  • DBHn Euskal Kulturako ikasleek gaia landu eta aurkezpenak egin dituzte etapa osoan. Horrez gain, beldurrezko labur-metrajea ikusi eta beldurrari buruzko lanketa egin dute.

Lerro hauen bitartez esan denok gonbidatuta zaudetela igandean, 19:30ean Anoetako Plazan izango den gaztaina jatera. Badakizue, denok gaztainak eskatzeko garaian erabili behar duzuela: Xanduli, manduli, kikirriki, eman gaztainak guri!!

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz