Skip to main content

Nafarroako Ikastolek salatu dute ikasgelen murrizketa

Nafarroako Gobernuak datorren ikasturtera begira egin nahi dituen murrizketen kontra daudela esateko protesta eta mobilizazioak aurreikusten dituzte

Nafarroako Ikastolak protestan

Nafarroako Hezkuntza Sailak 7 ikastolari Haur Hezkuntzako itunak ukatu edo murriztea erabaki du datozen 4 urteetarako. Kasu guztietan, duela lau urte Departamentu berdinak itunak esleitzeko erabili zituen irizpideak betetzen dituzten arren. Departamentuak irizpideak aldatzea erabaki du, alde bakarrez eta arbitrarioki. Azken 50 urteetan Nafarroako Gobernuak Ikastolen aurka hartu duen erabakirik gogorrena errealitate bihurtuz.

Horren aurrean Ikastolok gure esku dagoen guztia egingo dugu erabaki hau bertan behera geratu dadin eta atzerapauso hau ez dezan eman departamentuak. Bide juridikoa urratuko dugu, baina sozialki ere eztabaida kalera ateratzeko asmoa  badugu. 

Murrizketak egiteko arrazoibidea jaiotza tasaren beherakada dela argudiatu du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, baina ikastoletako ordezkariek azaldu dute ez datozela bat argudio horrekin. «Erabaki hau ez da erabaki tekniko bat, erabaki politiko eta arbitrarioa baizik. Jaiotza tasa bereziki baxuko urte bat erabili dute aitzakia gisa gure sareari murrizketak ezartzeko. Orain arteko irizpideak aplikatu izan balira eta berdintasun printzipioa mantendu, orain arteko itun guztiek berdin jarraituko lukete, eta are gehiago, gela batzuk gehitu ere egingo lirateke. Beraz, zergatik ezarri zaigu zigor hau?». (Berriatik hartuta)

Kategoriak

Elkarlana
Aurtengo herriko festetan Ttipi-ttapa taldeari egokitu zaionez txupinazoa botatzea, gure DBH3ko ikasle ordezkariak herriko jubilatuekin batera izan ditugu balkoian
Ekintza
Tolosako Berazubi estadioak askotariko kirolen finalak hartu zituen aurreko larunbatean, berdeguneari kolorea eta kiroltasuna emanez
Euskara
Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileak.