Skip to main content

Zer da Bizipoza zuretzat?

Porrotxekin batera hausnartu dute Ikastolako haurrek

Porrotxen saioa

Gaur arratsaldean Porrotxek Bizipoza Elkartea zer den aurkeztu die Ikastolako HH3 eta LH1-3ko ikasleei. 

Denok daukagu zerbait besteekiko berezia egiten gaituena. Denok dugu zer emana eta zer jasoa. Denok gara berezi eta denok gara ezberdin berdinak. Gurpildun aulkian, itsu, gor edo besomotz, bi aitarekin, bi amarekin, ama edo aita bakarrarekin, han edo hemen jaioak izanez, kultura ezberdinak partekatuz…horrela osatzen dugu mundu eder eta borobila, eta bakoitzaren berezitasunei esker da bizitza berezia. Pozik bizi gara eta zurekin gara: Bizipoza!

Porrotxek eskainitako saioan "zer da niretzako/guretzako bizipoza?" galderaren bueltan aritu dira ikasleak...

Bizipoza Elkartea, irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eta haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede eta elkarte, haur eta familia hauek trasmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.

Bizipoza Elkarteak euskaraz elkartasuna sustatu nahi du, auzolanaren bidez  bizipoza nagusitu dadin.

Kategoriak

Elkarlana
Aurtengo herriko festetan Ttipi-ttapa taldeari egokitu zaionez txupinazoa botatzea, gure DBH3ko ikasle ordezkariak herriko jubilatuekin batera izan ditugu balkoian
Ekintza
Tolosako Berazubi estadioak askotariko kirolen finalak hartu zituen aurreko larunbatean, berdeguneari kolorea eta kiroltasuna emanez
Euskara
Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileak.