Skip to main content

Atletismo eta boleibol saioak DBHn

DBH 2-3 eta 4ko ikasleek azkeneko ebaluazio honetan landutako boleibol (DBH 2-4) eta atletismoa (DBH 3) oinarri hartuta, Ikastolatik kanpo eta ahalik eta egoera errealenetan kokatu genituen. Atletismoan Tolosako Berazubin aritu ziren jauziak, lasterketak, erreleboak, ... egiten eta boleibola lantzen, aldiz, Tolosako Feriala aukeratu genuen bertan dauden hondarrezko pistetan aritzeko. Bi guneetan oso giro polita sortu zen eta ikasleak oso ondo pasa zuten. Joan-etorriak bizikletaz egin genituen.

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz