Skip to main content

Uraren garrantziaz jabetzeko irteera egin zuten LH5-6koek

Añarbeko urtegia (Errenteria) eta Petritegiko  EUTEa (Astigarraga) bisitatuz bukaera eman zioten ikasleek LurrEko IEMean ikasitakoari

Añarben LH5-6

Pasa den apirilaren 30ean, osteguna, Añarbeko urtegia (Errenteria) eta Petritegiko  EUTEa (Astigarraga) bisitatu zituzten LH5 eta LH6ko ikasleek. Bertan, LurrEko IEMean ikasitakoa bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuten. Donostialdeko etxeetara iristen den ur edangarriak egiten duen ibilbidea eta jasotzen duen tratamenduaren inguruko azalpenak jaso zituzten bertako teknikarien eskutik.


Gure lurraldean dugun uraren kalitate bikaina balioan jartzeko eta dugun pribilegioa estimatzeko balio izan zien irteerak ikasleei.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz