Skip to main content

ARGITU ZURE TALENTUA tailerra DBH4. mailan

Ekimen honen helburua ikasleek beren burua hobeto ezagutzea eta etorkizun akademiko eta pertsonalerako orientazioan laguntzea da 

Argitu zure talentua
  • zein da bakoitzaren talentua?
  • konparatzerik badago Mesi eta Argiñano?

DBHko ikasle eta familientzako Argitu zure talentua tailerra aurrera erman dute aurrera aste honetan. Izana Talentua bide elkartearen eskutik ikasleei galdetegi bat pasa zaie eta ondoren tailer bat egin dute, bakoitzaren gaitasunak, interesak eta talentuak identifikatzen laguntzeko. Gurasoek horren ere jaso dute.

Adin honetan, gazteek erabaki akademikoak hartzen hasi behar dute, eta, gure ustez, garrantzitsua da erabaki horiek norberaren gaitasunen eta interesen ezagutzatik abiatzea.

Saio honetan, ikasleek honako gai hauek lantzen dituzte:
● Norberaren berezko gaitasunak eta indarguneak identifikatzea
● Autoezagutza lantzea
● Talentua ikuspegi zabalago batetik ulertzea
● Etorkizuneko erabaki akademiko eta pertsonalak hartzeko oinarri sendoagoak eraikitzen
hastea
Garrantzitsua da azpimarratzea tailer honen helburua ez dela ikasleak etiketatzea. Alderantziz, gazteei euren burua hobeto ulertzeko eta euren gaitasunetan konfiantza handiagoa izateko tresnak eskaintzea da.
 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz