Skip to main content

LH5 eta 6ko ikasleek "NOR NAIZ NI, ZU?" PrOIari bukaera eman diote

Emozioen lanketak izan du PROI horretan toki berezia eta horretarako maskarak eta melodiak, web orria sortu eta erakusketa ere antolatu dute

LH5-6 PROI emozioak

LH5 eta 6ko ikasleek "Nor naiz ni, zu?" PrOIean murgilduta aritu dira azken asteetan. Bertan emozio ezberdinak ezagutu eta identifikatzen ikasi dute, beren burua hobeto ezagutzeko eta bizi dituzten emozioen gaineko kontzientzia hartzeko. PrOIaren galdera gidariari erantzunez (Zein maskara erabiltzen ditugu gure egunerokotasunean?) , ikasle bakoitzak maskara bat eta horri laguntzeko melodia bat sortu du, erakutsi nahi duen emozio bat irudikatuz. Bukatzeko, maskara guztien erakusteta eraman dugu aurrera eta baita webgune baten sorkuntza ere. Jarraian erakustetako irudiak eta webgunera sartzeko esteka topa ditzakezue. 
https://sites.google.com/anoetakoherriikastola.eus/nor-naiz-ni-zu/orri-nagusia

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz