Skip to main content

Tolosaldea Sahararekin Elkartearekin bat egin dugu

Gure DBH4ko ikasleek ikasturte honetan egingo den bilketaren ardura hartuko dute bai Ikastolan, bai herrian urtarrilaren 19tik 30era 

Sahararen alde jana bilketa

Tolosaldea Sahararekin Elkarteak janari bilketa antolatu du eta Anoetako Herri ikastolak kanpainarekin bat egiten du. Aurten, DBH4ko ikasleak arduratuko dira bilketa antolatzeaz. Errefuxiatu eremuetan bizi diren familiek eguneroko oinarrizko beharrak asetzeko zailtasun handiak dituztenez, gure laguntza ezinbestekoa da. Horregatik, janari bilketan parte hartzea animatu nahi zaituztegu. Bilketa egiteko kaxak ikastolan eta herriko hainbat komertziotan jarriko dira urtarrilaren 19tik 30era. Jasotako guztia ziurtatuko da zuzenean Saharara bidaliko dela. Zuen laguntza ezinbestekoa izango da; ekarpen txikienak ere bizitza asko hobetu dezakeelako. Eskerrik asko zuen elkartasunagatik. 

Kanpainari hasiera emateko DBH4ko ikasleekin Marien Chadad Dih gurekin izan zen bertako kanpamenduen esperientziak eta egunerokaotasunak ikasleei azaltzeko asmoz.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz