Skip to main content

Pantailaren erabilerari buruzko formakuntza ikasle eta gurasoentzat

Bidelagun proiektuko kidea den Miren Ros Aiertzaguenak ikasleek dituzten ohiturak agerian jarri zituen eta gurasoek dituzten jokamoldeez hausnarketa bultzatu zuen.

Gurasoak pantailen erabileraren hitzaldian

Azken urteotan pantailen erabilera asko igo da eta haiek denongan duten eragina beldurgarria dela, gero eta ikerketa gehiagok arreta hor jarri behar dugula agerian uzten dute. Haurren kasuan, egoera bereziki larria da, hazten ari diren ume horien garapenean pantailen eragina hondatzailea da eta.

Horregatik, garrantzitsua da informazioa jaso, kontzientzia piztu eta erabakiak hartzen joatea. Gure txikien ongizatea gurasoen ardura da eta guztiari honi heltzeko eta gaia osotasunean lantzeko, formakuntza ikasle eta familiekin egiten dugu aste honetan. Horretarako, Miren Ros Aiartzaguena (Bidelagun proiektua) etorriko zen gure ikastolara. Abenduaren 9an LH5 eta LH6ko ikasleekin egin zituen tailerrak, eta abenduaren 10ean, asteazkena, gurasoentzat formakuntza eman zuen. 

Bertan, ikasleekin landutakoaren deboluzioak hartu zuen zatirik handiena, nahiz eta gurasoek beraien ohituren hausnarketa egiten jarri zituen. Anoetako ALTXA BURUA taldeko kidei hitz eman zien partehartzaileek jakiteko herrian badagoela gairekiko kontzientzia duen talde bat.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz