Skip to main content

ITSASTOLA erakusketa DBH 3koen eskutik

ITSASOA GARA izeneko PrOiari bukaera emateko ikasitakoarekin erakusketa antolatu eta LH3koak izan ziren bisitari

Itsastola saioa DBH3koen eskutik

Aste honetan DBH3. mailako ITSASOA GARA PrOiaren azkeneko jarduera aurrera eraman da. Ikasleak taldeka antolatuta 5 gune ezberdinetan banatu dira LH3koei ikasitako azalpenak eman ahal izateko. Guneak Gizagunea, Hidrogunea, Kutsagunea, Munduari bira eta Mikrogunea izan dira. Panelak, esperimentuak, simulazioak, ahozko azalpenak, ...erabili dituzte. Nagusiki DBH3ko PROI honetan itsasoaren gaia landu dugu. Proiektuaren helburua izan da itsasoaren garrantzia ezagutzea eta gizakiaren jarduerek haren gainean duten eragina aztertzea eta gure egunerko praktikan nola eragin dezakegun egoera jasangarria aurrera eraman ahal izateko.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz