Skip to main content

DBHko ikasleak Erronkarako prest ditugu

Elgoibarren izango diren Kilometroetarako Erronka bideoa prest dute. Animatu eta eman bozka Kilometroetako instagramean.

Erronka AHI

Datorren asteburuan Elgoibarren izango da Gipuzkoako Ikastolen jairik esanguratsuena, Kilometroak alegia. Bertan badira edizio dezente gure DBHko ikasleek Erronka lehiaketan parte hartzen dutela. Edizio honetan ere bertan izango dira eta frogetako bat bideoa prestatu eta argitaratzea izan da. Badakizue Erronka – Kilometroak” ekimenaren helburua gazteei erronka kolektibo bat proposatzea dela, 14–16 urteko neska-mutilek taldean proba fisiko, sortzaile eta sozialak gaindituz elkarrekin lan egin dezaten. 

Hemen bideoa. Lehiaketan bideoak puntuazioa ahalik eta altuena lor dezan, Kilometroak Instagramen duen kontuan sartu eta Anoetako Herri Ikastolaren bideoari gustatzen zait eman (like)

 

“.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz