Skip to main content

Logelan Logale Kantatan parte hartu dute gure ikasleek

Euskadiko Orkestrarekin batera, hainbat eskola-umek kantu korala sustapenean parte hartu dute

Kantatan parte hartuzuten ikasleak

LH5 eta 6ko ikasleek Logelan Logale Kantata estreinatu dute Kursaalean. Ikasturte osoan zehar landutako proiektuaren baitan. Leire Bilbaok idatzitako libretoa eta Jagoba Astiazaranek konposatutako musika interpretatu zuten, batetik Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek, bestetik Kepa Errasti aktoreak, eta Anoetako ikasleek, beste hainbat ikasletxeetako haurrekin batera, korua osatuz. Europatik datorren laguntza bat baliatu du Orkestra Sinfonikoak, eskola-umeengan kantu korala sustatzeko. Ekimenak arrakasta handia izan du.

Gehiago ikusi hemen

Argazkiak

Bideoa

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz