Skip to main content

Aurtengo Kilometroak, tradizioa eta Eguzki-lore bat eginik

LHn ikasleek lanketa berezia egin dute aurtengo jaiaren logoa eta euskal kultura uztartuz

Eguzki loreekin egindako konposizioa

Aste honetan datorren igandean Azpeitian ospatuko den Kilometroak Festa izan dugu hizpide eta lanketa gai LHn. Logoan erreparatu dugu. Euskal kulturan oso esanguratsua den ikur bat erakusten digu: Eguzki-lorea, izpiritu gaiztoetik babesteko eta egun ilunak argitzeko duen gaitasunagatik ezaguna. Landare hau tradizioz euskal etxeetako ateetan erabiltzen da babes-amuleto gisa.

Argazkitan ikusten duzuena LH4ko ikasleek ikastola inguruan bildutako hostoekin egindako eguzki-lorearen konposizioak dira.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz