Ataria
Anoetako Herri Ikastola
Euskara eta Euskal Herria ardatz hartuta, gure ikasleentzako HABIatutako prestaketa integrala eta unibertsala helburu
Gehiago jakin
Agenda
Argazkiak
Albisteak

HABI
Bistan da aldaketa garaiak bizi ditugula. Kontua ez da hezkuntzak eraldatu behar duen ala ez, baizik eta zein sakontasunarekin eta zein begiradapean eraldatu behar den.
XX mendea jardueran eta ekoizpenean zentraturiko garaia izan zen, hezkuntza unibertsalizatu eta guztioi patroi berapean edukiak sartu eta formatzekoa.
XXI mendea berriz, krisi ezberdinak eta globalizazio prozesuak tarteko, pertsonan eta haren zaintzan zentratzeko garaia da, norberaren talentuak atera eta hezkuntza pertsonalizaturantz joatekoa.
Testuinguru honetan, HABI, Anoetako Herri Ikastolak osatu duen etorkizunerako hezkuntza proposamena da.
Abiapuntua noski gure zereginean du. Euskara eta Euskal Herria ardatz izanik, ikasleak bizitzea egokituko zaien mundurako prestaketa eta baliabide egokiak jasotzean eta haietan trebatzean. Ikusmira, berriz, Konfiantzaren Pedagogian ezartzen du. Ezagutu nahi?
Erreproduzitu bideoa Gehiago jakin