Skip to main content
2023/02/08

D´elikatuz zentroa LH6ko ikasleek bisitatu dute

D´elikatuz zentroan LH6koak egon dira

D´elikatuz zentroa

Otsailaren 7an, asteartea, Anoetako eta Irurako LH6 mailako ikasleek irteera gauzatu dute Ordiziara. Bertan, D´elikatuz zentroa bisitatu dute eta elikadurari buruzko tailer desberdinak egin. Batetik, dieta orekatu baten ezaugarriak aztertu eta honen garrantziaz jabetzeko ariketak egin dituzte. Bestetik, garaian garaikoa eta produktu lokala kontsumitzeak duen garrantziaz jabetzeko edukiak ere landu dituzte.

Egun pasa borobiltzeko, Irura eta Anoetako ikasleek elkarrekin bazkaldu eta zenbait jolasetan aritzeko aukera izan dute.

Argazki gehiago ikusteko hemen klikatu.

2024-04-17Ekintza
LH6ko ikasleei oinarrizko teknika batzuk erakutsi dizkie gelan bertan egindako saioan
2024-04-15Irteera
Irurako ikasleekin batera, euskarazako Barraskiloa eta balea filma ikusi dute 
2024-04-12Irteera
Azkeneko ikasturtea denez, ohiko ikasbidaian ikasle eta irakasleak elkarrekin izan dira