Fraisoro Nekazal Eskolako ikasleen bisita

Gaur goizean, LH5 eta LH6ko ikasleek Fraisoro Nekazal Eskolako ikasleen bisita izan dute. Bertan, jolasa erabilita dinamika modura, baso-pedagogia lantzen aritu dira. Baso-pedagogia Europako iparraldean jaio zen (PAWS Proiektua) eta jasangarritasunaren kontzeptua transmititzean oinarritzen da. 

Frisoroko ikasleak baso-monitore lanetan aritu dira, modu ulergarri eta atseginean LH 5 eta 6. mailako ikasleengan basoarekiko interesa eta naturaren aldeko jarrerak pizteko asmoz. 

Aurrera eraman dituzten jardueretan basoko elementuak ezagutzeaz gain, horien zaintzarako zenbait aholku jaso dituzte gure ikasleek. Etorkizunera begira, ingurumena zaintzeak duen garrantziaz kontzientzia sortzea izan du helburu saio honek.