Gaztelekuko eskaintzaren aukezpena Ikastolan

Anoeta eta Irurako Gaztelekuetako teknikariak Ikastolan izan ziren astelehenean, irailaren 26an, LH5etik DBH4ra bitarteko ikasleei ikasturteko helburu eta zerbitzuen eskaintza aurkezten. 

Gazteek interes handiz entzun zituzten azalpenak, Gaztelekuko ordutegi berriak eta ikasturte honetarako asmoak.

Gaztelekuko eskaintzaren aurkezpen saio horiek Ikastolaren eta Udaletako Gazteria Zerbitzuen arteko lankidetzaren adibide bat dira, beste gai batzuetan ere koordinatzeko oinarriak jartzen ari baikara, hala nola familien prestakuntza eskaintza egiteko edo bi udalerrietan zenbait kultur ekitaldien antolaketa egiteko.