Guraso EUSLE izandakoekin bilera egin dugu

Urtarrilaren 12an, asteazkenean, EUSLE izandako gurasoekin elkartu ginen ekimenaren inguruko balorazio bat egiteko. Topagunearen iniziatibaz Guraso EUSLEak ekimena jarri genuen martxan azaroaren 22tik abenduaren 5era. Helburuak hauek izan ziren:

Euskaldunok euskaldunokin euskaraz hitz egitea. Horrez gain, euskarazko elkarrizketa berriak sortzea, eta kasu batzuetan, elkarrizketa elebidunak mantenduko dituzten helduak lortzen jarraitzea.
Haurren erreferente zuzen direnek euskarazko eredua eskaintzea ahal duten neurrian.
 
Bileran gurasoek euren iritzia emateko aukera izan zuten eta elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu zuten.