Sexualitatearen lanketa LH6. mailan

Ikastolan LH6an 4 saio aurreikusi dira sexualitateaz hitz egin eta hausnartzeko. SEXUNEtik bi hezitzaileen eskutik gauzatzen hasi da aste honetan eta hurrengoan segida izango du. Lanketa talde txikitan eta modu oso dinamikoan eraman dute aurrera. Landutakoak ondokoak izan dira:

  • Sexua, sexualitatea, harreman erotikoak eta ugalketa ezberdindu.
  • Gorputzaren ezaugarriak eta beharrak hausnartu. Hilerokoa eta nahi gabeko isurketak normalizatu. Eta norbanakoa bere gorputza garbitzeko eta zaintzeko bitartekoak ikasi.

  • Komunikazioa asertiboa bultzatu, hau da, nahi eta nahi ez dutena, adierazten komunikazio ez bortitza trebatu.

  • Intimitatea eta espazio publikoa ezberdindu, taldean errespetuzko jarrerak landu.

  • Bizitzen ari diren sexualitete uneari eta erotikara hurbildu, esanguratsua egin eta horretaz hitz egin. (gustuko pertsona, erakarpena, adierazteko eta hurbiltzeko moduak).