Ikastolak herriari jaialdia

Dakizuenez, Ikastolak Herriari jaialdia ospatuko da azaroaren 27an, 20:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta izango dira jaialdian parte hartuko duten artistak. Iaz bezala, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira aurkezpenaz arduratuko direnak.

Jaialdiaz bertatik bertara gozatzeko 10 sarrera eskuratu ditugu. Anoetako Herri Ikastolako familia eta langileei eskaini nahi dizkizuegu sarrera hauek. Astelehenera arte, azaroak 22, izango duzue sarrerak eskatzeko aukera. Interesa edukiz gero ALEXIAtik egin ezazue eskaera

(Gogoratu horrez gain sarrerak salgai badaudela 15 eurotan Euskalduna Jauregiko webgunean).

Anima zaitezte!