Euskara Elkartea berriro ere martxan

Badira hainbat urte gurean Euskara Elkartea martxan jarri genuenetik, hain zuzen ere gure ikasleen euskararekiko kontzientzia piztu eta ekintzailetasuna bultzatu asmoz. Taldea ikasle boluntarioek eta irakasle ordezkariek osatzen dute eta hilabetero elkartzeko asmoa dute eguerdi partean, denak elkarrekin bazkaldu eta lanari ekiteko gogoz. Aste honetan izan da lehenengo saioa eta egia esan DBHn erantzuna ezinhobea izan da, 40 ikasleek eman baitute izena. Euskarak gurean badu etorkizuna, nonbait!!! Animo eta eskerrik asko partaide guztiei.