LH3ko ikasleak Katxiporretaren bideoan protagonistak

Anoetako Herri Ikastolako LH3ko ikasleek aukera polita izan zuten KUIKUI diskoko Txoria nintzela bideokliparen grabaketan parte hartzeko. Aste honetako astelehenean Ikastolaren inguruko belaze batean grabatu zuten. Bideoklipa Katxiporretaren sare sozilaetan zabaldu asmo dute, Youtubeko Katxiporreta TB kanaletik.