Gazteleku proiektuaren aurkezpena

Bi herrietako gazteria teknikariak Ikastolara etorri dira aste honetan, 2021-2022 ikasturtera begira bi herrietako Gaztelekuak elkarlanean antolatzen ari diren eskaintza eta agenda partetekatzeko. DBHko gelaz gela aritu ziren izena emateko xehetasunak, burutuko dituzten ekintzak, elkarrekin noiz arituko diren, ... azaltzen. Anoetako Gaztelekuko teknikaria LH5-6 mailetan ere izan zen. Ikasleen aldetik harrera ona izan du eta izango duela uste dugu. Eskerrik asko bi udaletako teknikariei.