Aste honetan Orientazio bilerak izan ditugu

Gure Ikastolako LH6, DBH1-2-3 eta Irurako Ikastolako LH6ko ikasle eta gurasoei datorren ikasturteko ildo nagusiak azaldu zaizkie. Tutoreek hartu dute bere gain lanketa tutoretza saioetan ikaslei eta baita aparteko bileretan ere gurasoei begira. Hezkuntza sistema, gure ebaluazioa, gure eskaintza akademikoa, ... errepasatu eta argitzen saiatu gara. Aukerazko eta hautazko gaiek protagonismo berezia izan dute.