Skip to main content
2024/02/02

Euskara eta Euskal Kulturaren hausnarketa sakona ikastoletan

Gure identitatearen ezaugarri nagusien aurrean, egungo egoera eta aurrerantzean izango ditugun erronkei nola aurre egin aztergai izan dute Zumin Nazionalean

Hausnarketa ZUMINen

Ikastolen Elkarteko zuzendariak gaur elkartu dira Hendaian Euskara eta Euskal kulturaren egungo egoerari buruz hausnarketa partekatu bat egiteko. Nolakoa da egoera? Nola egokitu behar dira ikastolak egoera honetara?  Zein aukera daude? Zein baliabide? ...  izan dira esku artean eduki dituzten gaiak.

Argi geratu da, euskararen esparruak hiru direla: eremu formala, ez formala eta familia. Goiza ikastola guztientzat interesgarria den  hausnarketa partekatu batean eman dute eta kanpo aditu batek, Josune Zabalak,  gaiaren inguruan bere ekarpen zabala eta zuzena ere egin du.

Kategoriak

2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute
2024-04-19Ingurumena
DBH1-2ko Baratza Tailerreko ikasleek parte hartu dute Ikastolan bertan izan den saioan
2024-04-17Ekintza
LH6ko ikasleei oinarrizko teknika batzuk erakutsi dizkie gelan bertan egindako saioan