Piktoidazketa

ZER DA?
Piktoidazketa irakasleek ikasgeletan egunero dituzten erronkei erantzuten dien metodologia bat da: motibazio eza, irakurtzeko eta idazteko gaitasun txikia, arreta-zailtasunak, pentsamendu sortzaile falta.

IRUDIAREN GARRANTZIA
Gaur egun haurrek jasotzen dituzten inpaktu bisualak haurren ikaskuntza-estiloa eraldatzea ekarri du. Horregatik piktoidazketak metodologia berritzailea erabiltzearen arrazoietako bat; irudiaren erabilera instrumentala eginez irakurtzen eta idazten ikasteko, pentsamendu sortzailea garatzeko eta hizkuntza pixkanaka menderatzeko tresna egokia ikusten dugulako.

EZAUGARRIAK
Gehien nabarmentzen dutena metodologiaren alderdi inklusiboa da. Ikasle guztiek, ikasteko estiloa eta/edo hizkuntza idatziarekin dituzten zailtasunak edozein direla ere, metodologia hau baliatzen dute. Hizkuntza-trebetasunak etengabe ebaluatzeko eta indartzeko ibilbide pertsonalizatua eskaintzen dio ikasleari (hiztegia, ortografia, morfologia eta sintaxia, eta irakurmena). Pentsamendua sortzailea eta problemen ebazpena sustatzen duten unitate didaktikoen erabilpena egiten du. Jarduerak taldearen interesetatik eta ekoizpenetik sortzen dira, eta horrek ikasleen motibazioa eta inplikazioa areagotzen ditu.Ikasleek parte hartu, sortu, elkarri galderak egin, erlazionatu zein informazioa bilatzen dute... Metodologiak erronkak, arazoak edo egoerak proposatzen dizkie, beraiek irtenbide desberdinak aurkitzen dituztenak izanik, horrela ezagutzak sendo barneratuz.
Adierazpenaren garapena modu integralean ulertzen du, hau da, adierazpen-modalitate guztien (ahozko hizkuntza, hizkuntza idatzia, ikusizko hizkuntza) interakzio simulatuan eta jarraituan oinarrituta. Ikasleak taldean lan egitera ohitzen dira, eztabaidatzen eta irtenbideak modu kooperatiboan bilatzen ikasten dute. Talde-lanean inplikatzen dira, urrunago eramanez. Guzti horrek eragin oso positiboa du taldearen dinamikan. Metodologiak irakaslea ahalduntzen du eta ikasleekiko itxaropenak handitzen ditu. Baliabide ugari eskaintzen dizkio, eta askatasun osoa uzten dio horiek konbinatzeko eta taldearen arabera egokitzeko. Irakasleek ondo pasatzen dute, ikasleekin ikasten du eta aste gutxitan efektu positiboa ikusten du taldean.

PROGRAMAZIOA
Hiru bloke handitan banatzen da:

  • Liburu digitala fikziozko istorio ilustratu bat da, hizkuntzaren ikaskuntza testuinguruan lantzeko aukera ematen duena, irakurketa, ahozkotasuna, sormena, marrazketa, idazketa eta hizkuntzaren ezagutza uztartzen dituzten hainbat jardueraren bidez. Ikasleak irudiekin eta testuarekin jolasten du.
  • Ikasleen publikazioan Ikasleak bere argitalpenaren sorkuntzan, idazketan, maketazioan eta ilustrazioan aplikatzen du aurrez eskuratutako hizkuntza-ikaskuntza. Irakasleak ikaslearen sormen-prozesuan laguntzen du, marrazketa, idazketa, irakurketa, antzerki-jolasa, ahozko adierazpena eta berridazketa lotzen dituen sekuentzia didaktiko original baten bidez.
  • Hizkuntz jolasak Hizkuntza-trebetasun desberdinak lantzen dituzten ariketak dira eta ikaslearen ezagutza-mailara egokitzen dira. Plataformak ikasleak duen abiapuntua eta bilakaera hautemateko aukera ematen du.

Ikaslearen perfilera egokitzen diren ariketak proposatzen ditu, ibilbide pertsonalizatua eskainiz.

Piktoidazketaren inguruko bideoa: https://youtu.be/AkrcZ1rCRQc