Innovamat

ZER DA?
Gure ikastolak bilatzen zuen aldaketa didaktikoa da. Matematikaren gaitasun-ikaskuntzaren alde egiten duen metodologia, elkarrizketan eta manipulazioan oinarrituta, mekanizaziorik gabe, bizipen erronketan oinarrituz eta estrategiak garatuaraziz.

ZER DA MATEMATIKAK EGITEA?
Problemak ebaztea ezezagunak diren egoerei aurre egitea, horiek konpontzeko estrategiak diseinatzea, irtenbide posibleak aztertzea eta galdera berriak egiteko gai izatea da. Arrazoitzea eta frogatzea egoerak aztertzeko, aieruak egiteko eta egiaztatzeko, eta egiten ditugun baieztapenak ondorioztatzeko eta argudiatzeko gai izatea da. Konektatzea matematika-munduko ideia eta kontzeptuen eta gure munduaren artean dauden erlazioak aurkitzeko gai izatea da. Komunikatzea eta irudikatzea kanal ezberdinen bidez (grafikoki, idatziz, ahoz, materialaren laguntzarekin edo dagoen teknologiaren bidez) informazio matematikoa transmititzeko eta interpretatzeko gai izatea da.

PROPOSAMENAK
Matematika-ikasgelak ingurune inspiratzailea izan behar du, ikasteko eta bere ahalmen osoa garatzeko gonbita egiten diona ikasleari. Horretarako hainbat dinamikarekin egituratzen dugu ikasturtea, edukien izaeraren eta inplikatutako prozesuen arabera, ikasleen heldutasun-etapa kontuan hartuta. Zenbakien laborategian eta abenturetan eraikuntzatik eta aurkikuntzatik ikasten dute matematika saio aberatsen bidez. Algoritmo bakarren mekanizaziotik aldentzen gara, eta estrategia garden eta askotarikoen erabilera sustatzen dugu.Gogoeta, sormena eta matematikarekiko maitasuna sustatzen ditugu.

  • Beroketan kontzeptuak galderen eta jolasaren bidez aurkezten ditugu. Jakin-mina eta ikasteko gogoa pizten duten egoerak sortzen ditugu.
  • Elkarrizketan eta manipulazioan oinarritutako estrategietan sakontzen dugu. Esperientzien aurkikuntza eta elkarbanatzea sustatzen dugu
  • Erregistroan idatziz eta banaka jasoko ditugu aurkitutako estrategiak, berauen erabilera sustatzen duten jardueren bidez AppInnovamatek Ikaskuntza autonomoa eta indibidualizatua ahalbidetzen du. Bmath aplikazioaren laguntzaz, ikasleek ezagutza eraikitzeko dinamiketan eskuratutako ezagutza praktikan jarri eta sendotzen dituzte.
  • Pertsona bakoitzak bere erritmoan eta bere bilakaeraren arabera praktika dezan ahalbidetzen du.
  • Gamifikatua dago, ikasleak motibatzen ditu, beren fantasiazko mundua eraikitzen baitute.
  • Txostenek gelako haur bakoitzaren aurrerapenari buruzko informazioa ematen du.

Innovamat-en inguruko bideoa: https://youtu.be/77SsfPqk0mk