Skip to main content

Epikoak taldeak Booktrailer Lehiaketako finalera iritsi da

Donostiako San Telmo Museoan DBH 2ko ikasleek Booktrailer Lehiaketako epaimahaiaren finala eskuratu dute

Booktrailer Lehiaketa DBH2

DBH 2ko Malen Esnaola, Martina Flores, Udane García eta Aiora Sáez ikasleak Galtzagorri Elkartean antolatutako Booktrailer Lehiaketaren (Proiektu honen bidez, gazteek proposatutako euskarazko liburu bat irakurri, landu eta bideo labur (booktrailer) baten bidez ezagutarazi behar dute) finalera iritsi dira Epaimahiaren Sarian. Donostiako San Telmo Museoan izan da sari banaketa ekitaldia eta bertan, besteak beste, Juan Kruz Igerabide eta Alaia Martin ikusteko aukera izan dute gure ikasleek. Irabazleak izan ez badira ere, harro egoteko modukoa da lortutakoa, 25. urteurrena ospatzen den urte honetan, inoiz baino gehiagok hartu baitu parte. Zorionak Epikoak taldeari!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz