Skip to main content

50 JAI; 50 TONTOR ekimenean parte hartu dugu

LH3-4-5 eta 6ko ikasleak Isastiko tontorrean izan dira aurtengo Kilometroetako Jaian, Gipuzkoako Ikastolentzako antolatutako ekimenaren barruan

LHkoak Isastin

2026ko Kilometroak Lazkaon ospatuko dira, eta berezia izango da 50. edizioa delako. Lehenengo Kilometroak 1977an egin zuten Beasain eta Lazkaoko ikastolek, ikastolen alde dirua eta babesa lortzeko helburuarekin. Ondoren sortu ziren beste jai ezagun batzuk ere. Aurtengoan, “50 JAI; 50 TONTOR” ekimena antolatu da. Helburua da Gipuzkoako ikastola guztiek maiatzaren 1etik 24ra bitartean inguruko tontor edo paraje batera igoera egitea, guztira 50 tontor osatzeko. Ekimena ikastoletako komunitate osoari zuzenduta dago: ikasleei, familiei eta langileei.

Aurreko ekimenaren barruan, gure LH3-4-5 eta 6ko ikasleak Isastiko gainean izan dira aste honetako asteazkenean eta aurtengo Kilometroetan antolatutako "50 JAI; 50 TONTOR" kanpainan hartu dute parte.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz