Skip to main content

Igeriketa kanpainari hasiera eman diote gure LH1 eta 2ko ikasleek

Abenduren 4ra bitarte, egunero Villabonako piszinara autobusez egingo dituzte joan-etorriak

LH1-2 piszinan

Eskola igeriketa kanpainari hasiera eman diogu. Aste honetan LH1 eta 2ko ikasleak ari dira parte hartzen eta urtarrilean LH3koen txanda izango da.  Igeriketa sustatzea dute helburu eta parte hartzen duten ikasleek igeriketaren oinarrizko trebetasunak garatzea da asmoa, baita jarduera fisikoa bultzatzea ere. Ezin ahaztu ere ikasle guztien integraziorako ekimen aproposa ere badela. Ea gure ikasleak ondo pasa eta igeriketarako trebezietan aurrerapausoak ematen dituzten!

 

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz