Skip to main content

24/25 Ikasturte hasierako ekitaldia Senperen

Ikasturte honetan Kattalin Elizalde Kolegioan izango da, irailaren 21ean

Ekitaldiaren logoa

Ikastola kide agurgarria:

Egun gutxi pasa dira Ikastoletako ateak ireki eta gure ikasleak Ikastoletako gela eta korridoreetan barrena dabiltzala. Denak Ikasturte berriak eskainiko dizkien abentura berrien zain.

Ikastolen 7. Batzarrak eman zigun energia eta itxaropenean pentsatzen dugun bakoitzean. Gu ikastola, Biharko Euskal Herria eraikitzen jarraitzeko grinez gaudela erakutsi genuen. Urtero egiten dugun moduan, Ikasturte Hasierako Ekitaldia ospatuko dugu, elkarrekin, Euskal Herri osoko 114 ikastolek. 

  • NOIZ? Irailaren 21ean, 10:30ean.
  • NON? Senperen, Kattalin Elizalde Kolegioan.

Aurtengo ekitaldiarekin batera Kattalin Elizalde Kolegioaren inaugurazioa ere egingo da eta ondoren otamena eskainiko dugu.

 

 

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz