Skip to main content

Gaztezulo aldizkaria banatzen hasi gara DBH4. mailako ikasleen artean

Anoetako Udalak eta Gaztezulok 2023-2024ikasturtean Anoetako Herri Ikastolarekin elkarlanean garatuko dute ekimena

Gaztezulo abenduko alea

Irakurriz Gozatu ekimenaren bitartez, euskarazko irakurzaletasuna eta aisialdian euskarazko produktuen erabilera bultzatu nahi da Anoeta eta Irurako gazteen artean. Proeiktuak bi euskarri ditu: Gaztezulo aldizkaria eta Beitu! plataforma digitala. 

Gaztezulo gazteei zuzendutako erreferentziazko euskarazko aldizkaria da. 20 urte baino gehiagoko ibilbidearekin.

Beitu! 14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko plataforma digitala da, aisialdian ohartu gabe euskarazko eduki arinak kontsumitu ditzaten.

Urteak badira Anoetako Herri Ikastolak ekimen horretan parte hartzen duela eta aurten bai aldizkaria bost hilabetez doan jasotzeko,  bai  plataforma digitalean aritzekoa aukera izango da. Nahi duenak, apiriletik aurrera harpidetza egiteko aukera izango du.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz