Skip to main content

Herri Urratserako autobusa

Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Senperera joateko

Herri urratseko kartela

Datorren maiatzaren 14an Senpereko aintziran Seaskako Ikastolek “HERRI URRATS 2023” jaia antolatu dute. Parte hartzeko gonbidapena luzatu diote euskal komunitateari aldarrikapena eta festa batuko duen jaira.

Urtero bezala, Galtzaundi Euskara Taldeak autobusez bertaratzeko aukera eskaintzen du. Izen-emate eta ordainketak Ikastolako idazkaritzan egin ditzakezue.

Autobusa 09:15ean irtengo da Anoetatik, Apaetxe baserritik. Prezioa 12 € izango da, Galtzaundikideek eta Atarikideek 10 €.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz