Skip to main content

Hitzak eta errimak josiz

LH 6ko ikasleek Gipuzkoako Bertso Idatzien Txapelketan hartu dute parte

LH6ko ikasleak Gipuzkoako Bertso Idatzien Txapelketan

Gaur goizean, hilak 28, ostirala, Anoetako Herri Ikastolako seigarren mailako ikasleak Laskorain Ikastolan izan dira.

Ikasturtean zehar, astean ordubetez, bertsolaritza lantzen dute gelan Amaia Agirre bertsolariak gidatuta.

Gelan ikasitako hori plazaratu asmoz, Gipuzkoako Bertso Idatzien Txapelketan parte hartu dute gure ikasleek. Bertan, bakarka, 4 kopla edo 2 bertso idatzi behar izan dituzte. Horrez gain, etxean prestatu beste zenbait bertso ere abestu dituzte gainontzeko ikastolen aurrean.

Sariturik izan ez bada ere, ahalegin bikaina egin dute ikasleek eta goiza pasa ederra! 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz