Skip to main content

DBH1eko ikasleak "Aniztasunetik Eraikiz" kanpaina aurrera eramaten ari dira

Lekukotzak entzunez Giza Eskubideen hausnarketa programa landu dute

Aniztasunetik Eraikiz lanketa

DBH 1eko gure ikasleak BAT saioetan (Batera Aritzeko Tarteak) giza eskubideen inguruko lanketa egiten ari dira: Giza Eskubideen Aitortza Unibertsala ezagutu; hainbat giza eskubide ulertu; mundu mailan, zein gure inguruan, ematen diren giza eskubideen urraketak, injustizia egoerak, … identifikatu.

Horren harira, Badia, Monday, Fatima eta Sergioren bisita izan dute. Beren testigantzak entzun eta beraiekin solasean aritu ondoren, ikasle bakoitzak bere hausnarketa, gustuko ideiak, atentzioa emandako bizipen, emozio, sentipen … biltzeko aukera izan du.

Orain, injustizia egoera horien aurrean beraien konpromisoa hartzea geratzen zaie. Norbanakoak zein taldeak giza eskubideen urraketen inguruan kontzientzia pizteko zer egin dezaketen zehaztu eta gauzatzea, hain zuzen ere.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz