Skip to main content

Euskara Elkarteko 40 ikaslek aste honetan bisita berezia izan dute

Euskararen erabilera eta kontsumoa ardatz izan ditu egindako saioak

Euskara Elkarteko kideak talde lanean

Aste honetan Euskara Elkarteko bileran bi gonbidatu berezi izan ditugu, Maier Ugartemendia UEMAko arduraduna eta Idoia Olano Anoetako Udaleko euskara teknikaria, hain zuzen. Ikasleekin hainbat dinamika eta jolas egin dituzte euskararen ezagutza eta erabileran inguruan eta hobekuntzarako proposamenak ere jaso dituzte. Haur eta gazteek kontsumitzen dituzten ikus-entzunezkoen inguruan ere hausnartu dute. Saio emankorra izan da eta aipatzekoa da 40 ikasle baino gehiagok parte hartu dutela gaurko tailerrean. Zorionak eta eskerrik asko guztioi!

    

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz