Skip to main content

Talde kohesioaren garrantziaz aritu dira DBHn

Donostiako saskibaloiko hainbat jokalariren bisita emankorra izan dugu aste honetan

GBC jokalariekin saioa Auditorioan

Azaroaren 20an, Donostia Gipuzkoa Basket Club-eko bi jokalari izan ditugu gure artean. Saio horietan DBH 2, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek parte hartu dute. Saskibaloi taldeak GBZzale egitasmoa du martxan eta jokalariek ikasleekin talde lanaren balioez hausnarketan aritu dira. 

Lanketa horretan ondorengo gaiak azpimarratu dituzte: harreman osasuntsuak izatearen garrantzia, talde kohesioaren garrantzia, norbanakoa taldearen parte izan eta sentitzearen garrantzia, desberdintasuna eta aniztasuna balore positibo bizitzearen garrantzia, ingurumena zaintzearen garrantzia…

Saioak gertukoak eta aberatsak izan dira. Ikasleek galderak egiteko aukera izan dute eta amaieran igandeko partidurako sarrerak jaso dituzte opari!  Eskerrik asko!!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz