Skip to main content
2024/04/26

DBH4ko ikasleek Lanbide Hezkuntzaren hainbat aukera landu dituzte aste honetan

Inmakulada eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxeen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute

Inmakulada ikastetetxean gure ikasleak bisitan

Aste honetan zehar DBH4ko ikasleei begirako orientazio saio ezberdinak izan dira Ikastolan eta kanpo ere bai. Asteartean Inmakulada ikastetxeko arduraduna gurera etorri zen eta Lanbide Heziketaren ikuspegi orokorra eman zien ikasleei. Segidan, Tolosako ikastetxeek zein ikasketa diren eskaintzen dituztenak ere azaldu zituen, proiektuen bitartez lanketa behin eta berriro azpimarratu zuelarik. 

Ostiral goizean, aldiz, DBHko ikasleak bi talde eginez beraien asmoak eta profilen baitan, Tolosako Inmakulada eta Tolosaldeko Lanbide ikastetxeen eskaintza ezberdinen gertuko ezagutza jaso zuten. Ikasleek kezkak eta galderak egiteko aukera ere izan zuten.

Ea Ikastolatik kanpo hasiko dituzten ibilbide ezberdinek  beren nahiak betetzen dituzten.

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute