Skip to main content
2024/04/24

VII. Batzarrarako Ikastolan bertan eztabaida uneari bukaera eman zaio

Azkeneko bi asteetan Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko kideak, guraso eta irakasleak denak elkarrekin, Ikastolaren geroa irudikatzen aritu gara

Txostenen lanketa taldeka

Ekainaren 22an Ikastolen Elkarteak egingo duen VII. Batzarrari begira, Anoetako Herri Ikastolan irekitako hausnarketa eta emendakinak proposatzeko tarteari bukaera eman zaio, Ikastola bera osatzen dugun guraso eta irakasleen parte hartzearekin. Nondik gatoz?, Non gaude? eta Nora goaz? oinarrizko dokumentuak lanerako hartuta, azkeneko bi aste hauetan hausnarketa konpartitua egin dugu. Bertatik ateratako emendakinak Ikastolaren Elkartera bidaliko dira, azken Batzarrean bere eragina izan ditzaten. Ea herritik sortutako Ikastolen mugimenduari bultzada egokia ematen diogun garai berrietara modu ahalik eta egokien kokatzeko. Animo!!!

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute