Skip to main content
2024/04/12

Taldeko bi egunetako irteerak DBHn

Euskal Herriko hainbat toki ezagutzeko eta elkarren artean ondo pasatzeko egonaldiak egin dituzte

Oliteko gazteluan DBH3koak

Aste Santuko oporren ostean DBHko ikasleek bi edo 5 egunetako irteera egiteko aukera izaten dute. Segidan DBH4. maila kenduta ikasturte honetan egindakoen laburpena:

DBH1

Arabako Sarriako aterpetxean kokatu dira. Lehenengo egunean Pista jolasean aritu dira eta bigarrengoan aldiz, Gorbeiako Interpretasio Zentroak lagunduta, parkearen bisita gidatua izan dute.


 

DBH2

Nafarroako Oibar herrian izan dira. Hareako bidean Irunberriko arroilan zehar ibilaldi interesantea burutu dute. Bigarren egunean Oibarko Artamendia abentura parkean goiz pasa izan dute.


 

DBH3

Bizkaiara joan dira, hain zuzen ere Lekeitioko aterpetxera. Bertaratu baino lehenago Laidan piraguismo aktibitatea egiteko aukera izan dute, bertan bazkaldu eta arratsaldez aterpera abiatu dira. Hurrengo egunean Lekeitioko inguruak bisitatu dituzte.

Aste honetan izandako eguraldi zorragarriak lagundu egin digu aktibitate ezberdinak aurrera eramateko. Primeran pasa dute

 

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute