Skip to main content
2024/03/27

LH4koek Zientzia Museo bisitatu zuten

Giza gorputza eta naturaren elementu ezberdinak ikasgai modura izan zituzten

ikaslean museoaren atarian

Pasa den asteazkenean, LH4ko ikasleak, zientzien mundu harrigarrian murgildu ziren Donostiako Zientzia museoan. Egun borobila igaro zuten Irurako ikasleekin batera eta gauza asko ikasi zituzten. Bertako monitoreek 2 dinamika prestatu zizkieten, alde batetik Giza Gorputza ezagutzen aritu ziren eta bestetik naturako elementuen inguruko esperimentu batzuk erakutsi zizkien, zenbat ikasi genuen! Hala ere, bertako parkean bazkaldu ondoren, museoan bertan esperimentatzeko aukera izan zuten, denbora librea eskaini baitziguten eta asko gozatu zuten!

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute