Skip to main content
2024/03/08

Martxoak 8, aldarrikapen eguna

Goizean tartea egin dugu Emakumearen Egunaren aldarri eta berdintasun mezuak landu eta zabaltzeko

borobilaren apainketa

"Zuetaz Harro” da 2024ko martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa. Esaldi honekin batera doan leloak, “Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume bat egon da”, emakume adinduek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.

Ikastolan, aurrekoa kontutan hartuz, leloa eta aldarrikapenaren molkdaketa burutu dugu. Hori dela eta, aste honen hasieran Ikastolaren borobila kolore morez, eguzkilorez, poema batez, ikasleek aukeratutako emakume erreferentez, ...bete genuen. Gaur, martxoak 8, hainbat ekimen ere burutu ditugu:

  • Irakasleak eta ikasleek zerbait morea ekarri dute soinean.
  • Parekidetasun taldekoek Martxoaren 8ko manifestua irakurtzen aritu dira gela guztietan.
  • HHn eta LH1-2n erreferentetzat hartutako emakumeari marrazkia eta esalditxoa egingo diote.
  • LH3tik DBH4ra bitarte: aukeratutako emakumearen biografia, azalpena, esker oneko gutuna idatzi, ... lanketa egin.

Hemen borobilean Eguzkilorearekin batera irakurri eta hausnartzeko zintzilik izan dugun poema:

 

Haurra, heldua, gaztea

alaba, amona, ama

hiloba, izeba, koinata

amaginarreba, erraina.

Langile, zoro, adoretsua

sorgin indartsua,

pailazo umoretsua,

borrokalari bakezalea

laguna, kuttuna, emakumea

goimenditako haitz arteko

EGUZKILOREA!

 

 

 

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute