Skip to main content
2023/12/06

Tolosako Titirijai jaialdiaren ikuskizunetan izan ziren gure ikasleak

LH3. mailatik LH6. maila bitartekoek eguna Tolosan eman zuten

Ikasleak Tolosako Topic-en atarian

 

Pasa den asteazkenean, azaroak 29, LH3-4-5-6ko ikasleek irteera izan zuten Titirijai jaialdiaren baitan. Goizeko lehen emanaldian, Zaches konpainia italiarraren Cenicienta ikuskizuna izan zuten Leidorren. Bigarren emanaldian berriz, Maribor konpainia esloveniarraren Pinocchio izan zuten ikusgai Topicen. Txotxongiloen munduan erabiltzen diren teknika ezberdinak ezagutzeaz gain, ipuin tradizionalen bertsio berritzaileenez gozatzeko parada izan zuten ikasleek. Eguna borobiltzeko, guztiek elkarrekin bazkaldu zuten Zerkausian eta jolasean aritu ziren.

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute