Skip to main content
2023/10/30

Eskola Agenda 2030 berriro martxan jarri dugu Ikastolan

Programa horrek ingurumenaren aldeko zaintza eta konpromisoa garatzen lagunduko digu.    

7. helburua: energia irisgarria eta ez kutsagarria

Eskola Agenda 2030 programak ingurumenaren aldeko zaintza eta konpromisoa garatzen lagunduko digu.  

2022-2024 arteko ikasturteetan Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 18 helburuetatik, energiari dagokion 7. Helburua lantzen ari gara.

Garapen Iraunkorreko Helburuen lanketarako ikastetxe bakoitzak Eskola Agenda 2030 propioa du. Horrez gain, herriko Tokiko Agenda 2030ean parte hartzen dugu. 

Iaz egindako energiaren inguruko diagnostiko eta ateratako ondorioetatik abiatuz aurten horiei erantzuteko esku hartze plana gauzatzea dagokigu.  Prozesu guztian zehar ikasleak izaten dira protagonistak. Ikasturte amaieran maila guztietako ikasle ordezkariek egindako lanaren emaitza, hartutako konpromisoak eta hobetze-proposamenak helarazten dizkiote Udalari, Udal Foroaren bitartez.

 

 

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute