Skip to main content
2023/06/19

Atzoko egunez Ikastolaren Egun zoragarria ospatu genuen

Ikastola osatzen dugun guztiok eguna aurrera eraman genuen

Ikastolaren kalejira

Atzo, igandea, Anoetako Herri Ikastolako Eguna arrakastatsua ospatu genuen.

Egunean zehar ekintzez jositako jarduna aurrera eraman genuen. 09:00etan ibilaldi neurtuarekin hasi ginen eta goizean zehar ikasle txikien kalejira eta dantza emanaldia; ikasturtean zehar eginiko eskulanen erakusketa eta DBH4koen agurra eta jokuak.

Denok elkarrekin herriko frontoian bazkaldu eta arratsaldean bingoa, sari banaketak, aurpegi margoketak, umeentzako jolasak eta koreografiek hartu zuten protagonismoa.

Giro ederrean eta Ikastola garen guztion parte hartzearekin beste urte batez ekin genion festari. Lerro hauetatik eskerrik beroenak lanean aritutako guztioi. 

Argazkiak hemen

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute