Skip to main content
2023/06/13

DBH4ko ikasleek ibilbide artistikoa gauzatu dute

Bilboko hainbat eraikin esanguratsu eta artistikoak bisitatu dituzte

Taldea Arriaga antzezlekuan

Asteartean, hilak 13, DBH4ko ikasleek eta irakasle batzuek bisita artistikoa gauzatu dute Bilbon.

Goizean autobusez gerturatu dira eta San Mamesen jaitsi dira. Futbol zelai berriari bisita motza egin eta gero, tranbiaz Arriagaraino joan dira.

Oinez, Guggenheim museoa kanpotik eta barrutik bisitatu dute. Bertan Hezkuntza Artistikoko irakasleen azalpenak entzun eta gero, ordu beteko bisitari ekin diote.

Segidan tranbia hartu eta Euskalduna Jauregiaren aterpean bazkaldu dute. Ondoan dagoen Itsas Museoa bisitatu eta berriz ere autobusez egin dute bueltako bidea.

Egunari zukua aterata etxera bueltatu dira.

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute