Skip to main content
2023/06/05

Hernialdeko txangoa Irura eta Anoetako Ikastoletako HHko ikasleak

Eguraldia lagun izan zutela, Hernialdeko txangoa aurrera eraman zuten

Ikasleak Hernialderak bidean

Ostiralean, ekainak 2, Irurako eta Anoetako Herri Ikastoletako HHko ikasleak eta irakasleak denak elkarrekin egun pasa egin zuten Hernialden. Martxa lasaian Anoetatik Hernialderako bidea hartu eta ttipi-ttapa oinez bertaraino ailegatu ziren. Denak batera frontoiaren atzealdean dagoen parkean jolasean atzera eta aurrera aritu ziren. Ondoren, etxetik ekarritako ogitartekoak jandakoan, bertan erositak helatua ere dastatu zuten. Eguna bukatzeko autobusa hartu eta bakoitzak bere Ikastolan eguna aimaitu zuen. Primerako eguraldia eta eguna pasa zuten denok!!!

 

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute