Skip to main content
2023/04/05

Hondakinen birziklapena, zertarako?

Kontsumo jasangarriaren eta sortzen ditugun hondakinen inguruko tailer praktikoa egin dute DBH3ko ikasleek

Birziklapena eta hondakinen kudeaketa

Tolosaldeko mankomunitateak sustatuta, kotsumo jasangarriaren inguruan eta hondakinak modu egokian sailkatu eta birziklatzearen garrantziaz aritu dira DBH3ko ikasleak "Ekin kanpaina"ren baitan egindako tailer praktikoan.

Kontsumo motak aztertu dituzte lehenengo, publizitatea, youtuber eta influenzerrek kontsumoan duten eraginaren inguruan hausnartuz.

Kontsumo motak eta hondakinen sorreraren arteko erlazioa aztertu dute ikasleek, berrerabileraren eta hondakinen birziklapenaren garrantziaz jabetuz.

Hondakin mota bakoitzaren birziklapenaren urratsak ere ezagutu dituzte, baita edukiontzi ondorengo bizitza ere.

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute