Skip to main content
2023/03/24

Tolosaldeko Lanbide Heziketa eskaintza aurrez aurre ezagutu dute DBH4ko ikasleek

Tolosako Trianguluan antolatu den Azokan Tolosaldeko bost ikastetxeen eskaintza izan da

Ikasleak lanbide Heziketaren Azokak motozerrarekin

Tolosaldean bost ikastetxek osatzen duten sarea eta eskaintzen dituzten askotariko zikloak ezagutzeko aukera paregabea izan dute gure DBH4ko ikasleek. Bertan parte hartu duten ikastetxeak, Inmakulada Ikastola, Don Bosco, Fraisoro, PeƱascal eta Tolosaldea izan dira.

Sarrera modura 5 minutuko bideoa ikusi dugu, bertan ziklo ezberdinetako ikasleek beren bizipen propioak azaldu dizkigute eta segidan ikastetxe ezberdinek ikasketen azalpen eta simulazioei arreta jarri die gure ikasleek. Atentzio handiz jarraitu dituzte bertan esandakoak.

Ea gaurko saioak gure ikasleei balio dien Lanbide Heziketaren errealitatean gehiago sakontzeko eta norberak bere ibilbide akademiko-profesionala eratzen!

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute